Dantzarien harrobia elikatzen eta prestatzen jarraitzen dute Inazio Bereziartua eskolako irakasleek. Dantzariak zaildu eta jendaurrean dantza egitera ohitzeko Aurresku eta Soinu Zahar txapelketan parte hartzen dute. Azken jardunaldia Beasainen jokatu da eta bertan egin duten debuta Elgoibarko bi dantzarik, Sare Sainzek eta Malen Galarragak. Horiekin batera, Amaia Sasiain, Jone Gil, Aimar Almortza, Eneko Etxaniz eta Jon Etxeberriak ere dantzatu zuten Beasainen. Guztiak maila onean aritu zirela jakinarazi dute irakasleek eta gustura bueltatu zirela egindako lanarekin.
Hurrengo txapelketa Oiartzunen izango da, martxoaren 11n. Malen Galarraga, Sare Sainz eta Jone Gil izango dira Inazio Bereziartuako ordezkariak.