Motxailak Bertsotan saiorako txartelak salgai ipini dituzte

Barren.eus 2018ko ots. 16a, 15:11

Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Andoni Egaña eta Jone Uriak martxoaren 9an eskainiko duten bertso saiorako txartelak salgai daude Mendaron.

Zerua motxailen aterpe izenpean Motxaila Eguna ospatuko dute Mendaron aurki azken urteotako ohitura jarraituz. Martxoan barrena hainbat ekitaldi egingo dituzte, Motxailak Bertsotan saioa besteak beste. Maialen Olazabal gai-jartzailearen esanetan Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Andoni Egaña eta Jone Uria arituko dira bertsotan. Martxoaren 9an, ostirala, izango da bertso saioa, 22:00etan, San Agustin Kulturgunean. Bertso saiorako txartelak salgai ipini dituzte eta 5 euroren truke erosi ahal izango dira Txirristakan eta Morroskilon.