Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Azken ia 40 urteetan Etxegiña taldeko koplari nagusia izan den Kepa Urainek talekideen aitortza jaso zuen zapatuan, Elgoibarko kale eta auzoak santa eskean koplatu eta gero. Eta, nola bestela, bertsotan jaso zuen lagunen esker ona.

Kepa Urainek German Uriguen Etxegiñari hartu zion lekukoa 1980an, eta aurten arte bera izan da Etxegiña taldeko koplari nagusia. 79 urte ditu eta nahikoa dela esan du BARRENi eskaini zion elkarrizketan azaldu zuen moduan. Joan den zapatuan, baina, berak gidatu zuen Etxegiñako taldea, euripean egin zuten santa eskean. Kale eta auzoak koplatu eta Errosarioko Amabirjinaren aurrean salbea abestu ostean, ohikoa duten moduan, Baltasar elkartera joan ziren bazkaltzera Etxegiña taldeko lagunak. Han, omenaldi beroa jaso zuen Urainek. Jon Peli Uriguenek, German Uriguen Etxegiñaren ilobak, bere omenez idatzitako bertsoak abestu zizkion Kepa Uraini. Senide batek aurreskua ere dantzatu zion eta opariak ere jaso zituen, ordulari bat eta Jon Peli Uriguenek abestu zizkion bertsoak koadro batean idatziak, besteak beste.

kepa urain aurreskua etxegina elgoibar

kepa irain omenaldia etxegina elgoibar koadroa

 

 

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza