Santa eskeko koplak aterpean abestu dituzte Elgoibar Ikastolako ikasleek

Barren.eus 2018ko ots. 2a, 20:23

Euriak ez du oles egitea galarazi, baina Elgoibarko eta Mendaroko kaleetan ez da entzun santa eskeko koplarik gaur. Eskola barruan abestu dituzte kopla zaharrak Mendaron goizean, eta beste horrenbeste egin behar izan dute Elgoibar Ikastolan ere arratsaldean.

Elgoibar Ikastolako ikasleak kalez kale ibiltzekoak ziren arren, eguraldiak ez die halakorik egiten laga, eta ikastetxe barruan aritu dira azkenean trikitixa doinuen eta ikasleek osatutako musika bandaren laguntzaz.

∞Lotura duten albisteak: