'Linbotarren itzalak ate ostean’ ikuskizun musiko-literarioa, barixakuan

Barren.eus 2018ko ots. 1a, 13:28

Elgoibarko Hamaika literak egitasmoak antolatuta, Linbotarren itzalak ate ostean ikuskizun musiko-literarioa izango da otsailaren 2an, Herriko Antzokian.

Asier Serrano idazle eibartarraren Ate osteko itzalak eta Linbotarrak poema liburuetan oinarritutako emanaldia da, eta Serrano beraz gain, Antxon Sarasua eta Miren Fernandez musikariak arituko dira oholtzan, hitzei ahotsa jartzen. Hamar abesti birmoldatuk osatzen dute ikuskizunaren hezurdura; eta abestien tarteetan errezitatzen dituzten poemek bidaia intimo gazi-gozora eramango dute entzulea. 20:30ean hasiko da emanaldia.
ikuskizuna bidaia bat dela azaldu du Serranok BARRENi eskaini dion elkarrizketan, "barne-sentimenduetan arakatzeko gonbidapena. Istorio bat kontatzen dugu guk, baina istorio horretatik berea eraikiko du entzuleak. N ik beti diot, poesian, %30 dela idazleak ulertzera ematen duena eta %70 iradokitako horri irakurleak edo entzuleak erantzuten diona". Elkarrizketa osoa bihar BARRENen.

Asier Serrano Josu Margusino

Litera otsailak2 asier serrano elgoibar