Santa Ageda eskerako entseguak egingo dituzte asteon

Barren.eus 2018ko urt. 26a, 17:27

Santa Ageda eskeko deiak egin dituzte Elgoibar eta Mendarorako. Etxegiña taldekoek entsegu egunen berri ere eman dute. 

Otsailaren 3an, zapatuan, egingo du Etxegina taldeak herriko kaleetan Santa Ageda eskea kopla kantari. 8:30ean izango da hitzordua San Bartolome eliza aurrean eta gero 14:30ean Errosario kalean bukatu arte arituko dira. Horretarako, aurrez, entseguak egingo dituzte urtarrilaren 30ean eta otsailaren 1ean, 19:30ean, Kultur Etxeko sotoan. 

Mendaron ere otsailak 3an egingo dute Santa eskea. Antolatzaileek dei egin dute animatzen direnak 8:30ean azpian agertzeko. Elkartzen direnek hiru talde osatuko dituzte. Sahatsu mendira Mañukorta eta Aitor Salegi bertsolariekin joango dira; Mendarozabalera Beñat Lizaso eta Asier Lazarobaster Agarre-rekin; eta Aran Erreka auzora Aitzol Urain Bidaburu eta Beñat Ugartetxearekin. Jasotako dirua Sendi Anaitasuna elkartearentzat izango da.
Bestalde, Elgoibarko Izarrakoak otsailaren 4an egingo dute Santa Ageda eskea egun osoz. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 31n izango da.

∞Lotura duten albisteak: