Chris Brokaw estatubatuarrak kontzertua eskainiko du domekan Kultur Etxeko sotoan

Barren.eus 2018ko urt. 25a, 15:44

Sinuosek antolatuta Chris Brokaw (New York, 1964) musikariaren kontzertua izango da domekan (urtarrilak 28), Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan.

Musikari amerikar honek post-rock eta slowcore estiloen ordezkari izan ziren Codeine eta Come taldeetan jo zuen. Ibilbide luzea egin eta desagertu arren Chris Brokawek berriro abiatu ditu lantzean behin zenbait kontzertu egiteko. 

Chris Brokaw Band abiatu zuen, Dirtmusic taldea eratu Chris Eckman (Walkabouts) and Hugo Race (Nick Cave and the Bad Seeds) taldekideekin, eta Capitan Records zigilu propioa jarri zuen martxan. Filmetarako soinu bandak egin ditu, bai eta dantza-ikuskizunetarako musika ere.
Iaz Canaris (Omentum Records) eta The hand that wrote this letter (Capitan Records) diskoak argitaratu zituen eta aurten ambient estiloko tirada txikiko Title TK (Crack'd Rabbit) CDa plazaratu du.
Chris Brokaw-ek Elgoibarren emango duen kontzertua 19:00etan hasiko da domekan, urtarrilaren 28an.

Chris Brokaw sinuose elgoibar kartela