11:00etan zabalduko dute atea, eta 13:30 bitartean, museoko pieza esanguratsuenak ikusteko aukera izango dute bisitariek. Arratsaldez ere zabalduko dute, nolanahi ere, museoa, 17:00etatik 19:00etara. Historiaurreko instrumentuekin musika egingo dute zuzenean, eta ondoren, Neolito garaiko mazoak egingo dituzte. Beste egunen batean bisitatu nahi duenak e-postaz eskatu beharko du ordua,josejumarquez@gmail.com helbidera idatzita.
Euskadiko fosil eta mineralen bildumarik handiena duen Mufomi museoaren lokalean dago Jose Julian Marquez elgoibartarrak sortu duen erreplika prehistorikoen museoa, Artetxeko eskola izandako eraikinean. Joan den abenduan ate irekien jardunaldia egin zuten museoan, baina zapatu honetakoa izango da irekiera ofiziala.
• Jose Julian Marquezen lanak
Jose Julian Marquezek aurre-historiako tresnen erreplikak egiten ditu eskuz. Azken urteotan hainbat erakusketa egin ditu, eta umeentzako tailerrak ere antolatu izan ditu, garai hartako ohiturak eta ehiza moduak azaltzeko. Orain pauso bat harago joan da, eta Leizarperen eta Morkaikoren laguntzaz, museo bat ireki du azken urteotan egin dituen tresna eta erreminta guztiak erakusteko. Elgoibarko Udalari aurkeztu zioten ideia eta lokala laga zion honek. Marquez bera arduratu da lokala txukuntzeaz eta margotu ere egin du, besteak beste, gehiegizko hezetasunak bere piezak kaltetu ditzakeela-eta kezkatuta dagoelako.
∞Lotura duten albisteak:
- Historiaurreko erremintak egiten ikasteko umeentzako tailerra emango du Jose Julian Marquezek (2016-10-13)
- Elgoibarren aurkitutako Brontze Aroko aizkora gipuzkoarren esku laga du Jose Julian Marquezek (2015-11-26)
- Historiaurreko erremintei buruzko erakusketa zabalduko du Jose Julian Marquezek (2015-04-17)
- Historiaurreko tresnen erreplikak jarriko ditu ikusgai Jose Julian Marquezek Kultur Etxean (2014-02-07)