La rosa del azafrán zartzuela berreskuratu du Sasibill Elkarte Lirikoak. Gizarte klase ezberdinetako amoranteak dira protagonistak, Sagrario etxekoandrea eta bere menpe lan egiten duen Juan Pedro zoritxarreko nekazaria. Ez dira gizartearen oztopoak saihesteko gai izango eta isiltasunean beren maitasuna sufritu beharko dute naiz eta patuak elkarrekin amaitzera eramango dituen. Bi orduko emanaldian bi amoranteen arteko harremana taularatuko dute Sasibilerko kideek antzerki eta musika bidez. Rosa Ruiz, Jesus Lumbreras, Alicia Montesquieu, Maria Jesus Gurrutxaga, Carlos Kroque eta R. Alvarez de Luna dira antzezle nagusiak. Sasibil abesbatza eta Arkaitz Mendozak zuzenduko duen orkestra sinfonikoa arduratuko dira musikaz.
Sarrerak 15 euro balio ditu eta 8 euro ordaindu beharko dute Gazte-txartela dutenek.
20:30ean hasiko da emanaldia, bariku honetan, urtarrilaren 26an.