Santa Ageda eskerako Elgoibarko Izarraren deia

Barren.eus 2018ko urt. 22a, 21:19

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, baserriz baserri kopla kantuan eskera aterako dira Elgoibarko Izarrako taldeak. Koruetan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 31 baino lehen eman behar dute izena.

1994an berreskuratu zuen Elgoibarko Izarrak baserriz baserri kantuan eta eskean jarduteko ohitura zaharra, eta eusteko asmoa daukate baserritarrek haien etxeko atea zabaltzen dieten bitartean. Aurten ere, otsailaren 4an, domeka, irtengo dira kantuan eta eskean.
10:00etan Kalegoen plazan elkartu ostean, bi taldetan banatuta Elgoibarko baserri-auzoetara abiatuko dira kopla kantari, eta 21:00ak arte jardungo dute kantuan eta eskean.
Egunari amaiera emateko, Aiastiako soziedadera joango dira afaltzera eta indarrak berreskuratzera. Bazkaltzeko tartea ere hartuko dute.
Koruetan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 31 baino lehen eman behar dute izena Elgoibarko Izarraren telefono zenbakira deituta (943 74 16 26 - Imanol). E-postaz ere egin daiteke izenematea elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus e-postara idatzita. Eta baita Elgoibarko Izarrak Ubitarte 4an daukan lokalera joanda ere.

santaAgeda2018 elgoibar izarra