Jon Gurrutxagak eta Keu Agirretxeak on-line argitaratu zuten birari izena eman dion Izanak kantua eta hori izan da elkarrekin aritzeko aitzakia. Bira motzagoa -udara arte- izango zela pentsatu arren programatzaileen deiei erantzunez eta biak batera gustura ari zirela luzatu egin zuten eta gaur arte iritsi dira. “Emaitzarekin oso gustura gaude. Aurrez elkarrekin kolaborazioak egin arren, hau izan da batera egin dugun lehen bira eta emaitza ikusita baliteke berriz ere zerbait egitea, baina orain etapa amaitu eta bakoitzak bere kontuetan jarduteko tartea hartuko dugu”, dio Jon Gurrutxagak. Keuk disko instrumental bat argitaratu zuen Durangoko azokarako eta Gurrutxaga hainbat kantu grabatzen ari da.
Azken emanaldia honetan, elkarrekin gustura jardungo direnez, entzuleek ere gozatu ahal izango dute. Gainera, sorpresatxoren bat izango dela aurreratu digu Gurrutxagak.
Barixakuan (urtarrilak 19) izango da kontzertua, 20:30ean.