1924ko Pariseko olinpiar jokoentzako prestatu ziren britainiar atleten bizimodua kontatzen du eta Vangelis musikari greziarraren soinu bandak ere ezagun egin zuen Hugh Hudsonek 1981ean zuzendutako filma. Pariseko jokoetako filma izan arren, Elgoibarren ere izan da atleta olinpikorik. Juan Muguerza bera, 1920an Amberesen, 1.500 eta 5.000 metroko lasterketetan aritu zen eta ez zen elgoibartar bakarra izan, Inazio Izagirrek ere hartu zuen eta parte, pisu jaurtiketan.
20:30ean hasiko da emanaldia eta ez dute sarrerarik kobratuko.