Bi laburmetrai saio eskainiko dituzte, bata urtarrilaren 14an, 16:30an, lau urtetik gorako haurrentzat (ikus urtarrilaren 14ko filmei buruzko informazioa eta sinopsiak -PDF-), eta bestea, urtarrilaren 28an, 16:30ean, 6 urtetik gorako umeentzat (ikus urtarrilaren 28ko filmak eta sinopsiak -PDF-). Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez ohiko moduan eta prezioan eskuratu ahal izango dira sarrerak: haurrak 3,5 euro eta nagusiak 5 euro.
Elgoibarren eskainiko dituzten laburmetraiak dibertigarriak, desberdinak, samurrak eta balioak transmititzen dituztenak direla nabarmendu dute antolatzaileek. "Modu ludikoan eta didaktikoan aurkeztutako istorio bilduma da, ikusle txikienei zuzendua".
Zinemaldiaren inguruko informazio gehiagorako: www.zinetxiki.net