Euskarazko ipuin onenak saritu dituzte Mendaron

Barren.eus 2018ko urt. 3a, 15:25

Mendaroko Gabonetako Euskarazko Ipuin Lehiaketako irabazleek Olentzeroren eta Mari Domingiren eskutik jaso zituzten sariak joan den abenduaren 24an.

Debabarrenako gaztetxoei zuzendutako lehiaketa da Gabonetako Euskarazko Ipuin Lehiaketa,eta 23. edizioan 107 ipuin aurkeztu dituzte lehiaketara. Azken urteetako parte hartze handiena izan dela zehaztu dute antolatzaileek. 59 mendaroarrek eta 48 elgoibartarrek aurkeztu dituzte lanak. 

Lehen Hezkuntzako 5. mailakoentzako atalean 101 ipuin aurkeztu ziren eta Elgoibar Ikastolako ikasle Gares Arriola Alberdi elgoibartarrak jaso zuen lehen saria, Karakol bizia izeneko ipuinagatik. Miren Serrano Korta elgoibartarrak lortu zuen bigarren saria, Abenturak Izaban ipuinagatik.
B Mailan (DBH 1. eta 2.) lan bakarra aurkeztu zen lehiara, Maider Gallastegi Urteaga mendaroarraren Etxeko sotoa izeneko ipuina. Ipuin originala eta txukun idatzia duela nabarmendu du epaimahaiak.
C Mailan (BBH 2. eta 3.) bost lan aurkeztu ziren lehiara eta Elgoibarko institituko ikasle Alain Rodriguez Martijaren Ni, noah, homosapiens ipuianari eman zioten lehen saria. Aurkeztutakoen artean "ipuin literarioena" eta "nibel handikoena" dela zehaztu du epaimahaiak. Iker Gonzalez Castaño elgoibartarrak jaso zuen bigarren saria, Txantxangorria ipuinagatik. Ipuin desberdina delako saritu zuen epaimahiak, abentura eta intriga handiak batzen dituena.
Epaimahaikideek jakinarazi dutenez, “ondo” idatzitako lanak aurkeztu dituzte ikasle gazteek, baina, era berean, “istorio abenturatsuago” gehiago eskertuko lituzketela nabarmendu dute. Hala ere, idazle gazte guztiak zoriondu dituzte egindako lanagatik.