Kalegoen plaza betetzeko egitaraua prestatu zuen Elgoibarko Izarrak abenduaren 24rako, eta aurten ere lortu dute plaza herritarrez betetzea. Eguraldiak gainera lagundu du. Elgoibarko Izarraren Tonbolan 13:00ak inguruan bukatu dira boleto guztiak. Sarituak izan ez diren txartelekin telebista handi baten zozketa egin dute 14:00etan, eta Leire Etxanizek kutxan sartutako txarteltxoa atera dutenez, berak eraman du etxera telebista.
Erdiguneko kaleak kantuan zeharkatu ostean, Olentzerok eta Mari Domingik San Bartolome parrokiako arkupean jasoko dituzte umeen gutunak. Mendaron, berriz, arratsaldez egingo diete bisita Olentzerok eta Mari Domingik ume mendaroarrei.