Abenduaren 28an 13:00ak arte izango da Pitxintxun bertso-jaialdirako sarrerak erosteko aukera, eta ondoren, iluntzean, 21:00etatik aurrera Olaizaga kiroldegian bertan salduko dira. Jaialdia 22:00etan hasiko da.
- Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Miren Artetxe.
- Gai-jartzailea: Uxue Alberdi.
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea antolatzen du bertso-jaialdia, Elgoibarko Udalatren laguntzarekin.