Elgoibarko Izarrak antolatuta, Elgoibarrera goizez iritsiko dira Mari Domingi eta Olentzero. 11:00etan hasiko da kalejira Kalegoen plazan, eta herri osoa zeharkatu ostean, elizako arkupeetan jasoko dituzte umeen gutunak. Gogoratu Kalegoen plazan egongo dela Elgoibarko Izarraren aldeko tonbola eta baita txosna ere.
Elgoibarko lanak amaitu ondoren, Mendarorako bidea hartuko dute. Ameikutz musika eskolak antolatuta, 16:30ean irtengo dira Moxuanetik. Ondoren, Garagartzara, Mendarozabalera eta Azpilgoetara joango dira. Udaletxeko balkoitik agurtuko dituzte herritarrak, eta udaletxe azpian jasoko dituzte umeen gutunak.