Death metal soinuak ekarriko ditu sotora Fractality taldeak

Barren.eus 2017ko abe. 20a, 16:44

Death metal soinu gordinez girotuko dute sotoa Fractality taldeko bost kideek, Iker Diego eta Patxi Zabaleta elgoibartarrak horien artean, barixakuan eskainiko duten kontzertuan.

Fractality taldearen kontzertua antolatu du Sinuosek barixaku honetarako (abenduak 22). 23:00etan hasiko da emanaldia Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan.

2012 urtean zehar hasi zen Fractality taldea lehen urratsak ematen. Hasieran Oskar (baxua), Aure (bateria) eta Rubio (gitarra) batu ziren Ermuko lokal batean. Rubiok taldea laga zuen eta lagun baten bitartez Iker Diego gitarra jole elgoibartarra batu zen taldera, eta hirukote formatuan maketa bat grabatu zuten Eibarko Legarreko estudioan.
2015ean beste gitarjole elgoibartar bat batu zen talfdera, Patxi zabaleta. Diegorekin batera Elgoibarko Mutilated Soul taldean ibilitakoa da Patxi 90ko hamarkadaren amaieran. Urtebetez Igor izan zen taldeko abeslaria baina honek ere taldea laga zuen eta Bertok hartu zuen mikrofonoa. Taldeak 2017an eman ditu bere lehen kontzertuak eta datorren urtean beste EP bat grabatzeko asmoa dute.
Death metal klasikoa dute gustoko taldekideek, Suffocation, Cannibal Corpse, Obituary eta antzerako musika taldeak.

fractality elgoibar sinuose kartela