Oraindik bertso egarriz dagoenak Elgoibarren izango du aukera

Barren.eus 2017ko abe. 18a, 17:26

Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi eta hamar egunera abestuko du Elgoibarren Maialen Lujanbio txapeldunak, Andoni Egaña eta Amets Arzallus txapeldun ohiekin; eta, Igor Elorza eta Miren Artetxerekin batera. Oraindik geratzen dira sarrerak.

2017ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa bigarrenez irabazi berri duen Maialen Lujanbio Zugasti izango da Elgoibarko Eguberrietako bertso-jaialdian abestuko duten bost bertsolarietako bat. Bertsolari Txapelketaren ostean bertso egarriz segitzen duten lagunak asetzeko aukera aproposa izango da
Abenduaren 28an izango da aurtengo bertso-jaialdia, Olaizaga kiroldegian (22:00).
Salmenta ondo doan arren, oraindik badaudela sarrerak salgai jakinarazi dute Elgoibarko Izarratik. Abenduaren 22ra arte egongo dira salgai. Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen egoitzan eros daitezke aipaturiko epean, eta, ondoren, sarrerarik geratzen bada, egunean bertan kiroldegian jarriko dituzte salgai. Sarreren prezioa 11 eurokoa da (Elgoibarko Izarrako bazkideek, 10 euro).