'Jira Bueltan: Betiko 50 kanta eta jolas' liburuxka-DVDa Elgoibarren ere eskuragarri

Barren.eus 2017ko abe. 18a, 12:56

Durangoko azokan Badihardugu-Ahotsak standean izan zen salgai Jira Bueltan: Betiko 50 kanta eta jolas liburuxka-DVDa, eta bertaratu ziren askoren interesa piztu zuen. Elgoibarko Euskara sailetik jakinarazi dutenez, non eskuratu daitekeen galdezka ari zaizkie hainbat herritar. Helbide honetan lor daiteke (ahotsak@ahotsak.com) eta baita hainbat liburu dendatan ere: Eibarko Iralagoitia dendan, Elgoibarko Pitxintxu dendan, Eskoriatzako Dorleta paperdendan, Donostiako Hontza liburu dendan eta Elkar denda guztietan.