Ezoziko Ama Abesbatzaren 25. urteurrenaren harira, Udal Musika Bandak kontzertua emango du Soraluzen

Barren.eus 2017ko abe. 14a, 12:49

Soraluzeko Ezoziko Ama Abesbatzak 1992an eman zituen lehen pausoak eta Elgoibarko Udal Musika Bandarekin egin zuten jendaurreko lehen kontzertua. 25 urte eta gero, berriro elkartu elkarrekin eskainiko dute kontzertu berezia, zapatuan, Soraluzeko kiroldegian.

Ezoziko Ama Abesbatza sortu zeneko 25. urteurrena ospatzen ari da, eta ospakizunen barruan Elgoibarko Udal Musika Bandarekin kontzertu berezia eskainiko dute abenduaren 17an, Soraluzeko kiroldegiko frontoian, 20:00etan.

1992an hasi zen Soraluzeko koruaren ibilbidea eta Elgoibarko Bandarekin eskaini zuten estreinako kontzertua. Gaur egun, 25 kidek osatzen dute Ezoziko Ama Abesbatza, eta 2001az geroztik Silvia Hernandez elgoibartarra da abesbatzako zuzendaria. Ikus abesbatzaren Zilarrezko Ezteiei buruzko erreportajea Soraluzeko Pil-pilean aldizkarian.

Txomin Mujikaren lekua hartu berri duen Gorka Mujikak zuzenduko du Elgoibarko Udal Musika Banda Soraluzen. Ikus hemen eskainiko duten egitaraua 

ezoziko ama Abesbatza 2016 pilpilean