Lorena Garciak eta David Romerok irabazi zuten jaiotza lehiaketa

Barren.eus 2017ko abe. 13a, 21:16

Domekan egin zuten Parrokiako Jaiotza lehiaketa, eta aurten 98 umek hartu dute parte. Mota guztietako materialez eginiko 18 jaiotza aurkeztu zituzten guztira, eta Lorena Garcia eta David Romeroren jaiotza izan da irabazlea.

Parrokiako Katekesiak jakinarazi duenez, 18 jaiotza aurkeztu zituzten Jaiotzen 31. Lehiaketara, iaz baino bi gehiago. Epaimahaiak Lorena Garciak eta David Romerok aurkeztutako jaiotzari eman zion lehen saria.

Helene Zubizarretak eta Ainhoa Arnedok eskuratu zutenn bigarren saria eta Josu Bastida, Ane Bastida, Jon Diez eta Alain Diezek aurkeztutako lanak lortu zuen hirugarren postua.
Lehiaketara aurkeztutako jaiotza guztiak Errosario kalean jarri dituzte ikusgai, eta bertan egongo dira urtarrilaren 9ra bitartean.

• Erregeen Kabalgatako segizioa
Parrokiako Katekesiak antolatzen duen Errege Magoen Kabalgatako segizioan, urtarrilaren 5ean, parte hartu nahi duten umeek abenduaren 21ean eman beharko dute izena Gotzon Garate Udal Liburutegian, 17:00etatik 19:30era bitartean.

jaiotza lehiaketa elgoibar danak

Lotura duten albisteak: