Kultur Etxean eskura daitezke Elgoibarko Udalaren 2018ko Egutegiak

Barren.eus 2017ko abe. 13a, 22:33

Elgoibarko Udalak argitaratzen duen egutegia aurkeztu dute jendaurrean, eta egutegia osatzeko antolatutako argazki eta marrazki lehiaketako irabazleak saritu dituzte. Udalak 3.500 egutegi handi -eta 7.000 txiki- banatuko ditu.

Kalean da dagoeneko herritarren artean estima handia duen Elgoibarko Udalaren 2018ko Egutegia. Gaur, hilak 13, egin dute argazki eta marrazki lehiaketetako sari banaketa ekitaldia. Kultur Etxean batu dira Udaleko ordezkariak, Ongarri elkartekoak, argazki eta marrazki lehiaketetan saritutakoak, eta baita euren senideak ere.

Aurtengoa argazki lehiaketaren hamargarren edizioa izan da. Guztira 18 herritarrek parte hartu dute, eta 69 argazki aurkeztu dituzte. Aurtengo lehiaketaren gaia “Elgoibarko Merkataritza eta Ostalaritza” izan da. Saridunak ondorengoak izan dira:

  • Julen Ansola Irureta, Gurutze Ariznabarreta Atxa (3 argazki saritu), Eulogio Mancebo Iranzo (2 argazki saritu), María Expósito Murillo (3 argazki saritu), Oier Ramos Miguel (2 argazki saritu), Imanol Cerdeira Lasheras eta Aitor Zabala Iriondo.

Saridunek 70 euroko balioa duen erosketa-bonua jaso dute, saritutako argazki bakoitzeko. Egutegi handian, argazkiez gainera, ikasleen marrazkiak ere ageri dira; izan ere, bosgarren aldiz antolatu du Udalak egutegirako marrazki lehiaketa.

• Marrazki lehiaketa
Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean antolaturiko Marrazki lehiaketan LH5eko 129 ikaslek parte hartu dute, eta epaimahaia Udaleko ordezkariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute. Saridunak ondorengoak izan dira:

  • Ane Calleja Cámara, Ivania Alvarado Chichande, Aiyana Ibañez Fernande,z Mara Castañares Chinchilla, Geraldine Franco Chavez, Omaima Laroub, Maite Uranga Badiola, Nahia Meabebasterretxea Oñederra, Elena Amaro Martín, Ane Iriondo Osoro, Maria Ferrandez Serantes eta Jon Martín San Martín.

Saritutako haurrek 30 euroko erosketa-bonoa, marrazteko materiala eta saritutako marrazki guztiekin prestatutako egutegi berezi bana eskuratu dute.
• Egutegiak eskuratzeko
Udalak 7.000 egutegi txiki kaleratu ditu eta herri osoko postontzietan banatuko ditu; egutegi handiak (3.500 ale), aldiz, elkarte, eskola, erakunde eta abarretan banatuko ditu. Horretaz gain, egutegi handiak edo txikiak lortu nahi dituzten herritarrek Kultur Etxean izango dituzte eskura ostegun honetatik aurrera.

egutegia 2018 elgoibar udala alkatea epaimahaia

Lotura duten albisteak: