Elgoibarko Izarrako arduradunek jakinarazi dutenez, aurtengo eguberrietako bertso jaialdirako sarreren aurre-salmenta abenduaren 11tik 22ra izango da. Sarrerak Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen egoitzan eros daitezke epe horretan, eta, ondoren, sarrerarik geratzen bada, egunean bertan kiroldegian jarriko dituzte salgai. Sarreren prezioa 11 eurokoa da (Elgoibarko Izarrako bazkideek, 10 euro).
Olaizaga kiroldegian izango da aurtengo jaialdia, eta aurten ere punta-puntako bertsolariak izango ditugu Elgoibarren. Hona hemen Elgoibarko Izarrak prestatu duen kartela:
- Maialen Lujanbio
- Andoni Egaña
- Amets Arzallus
- Igor Elortza
- Miren Artetxe
- Gai-jartzailea: Uxue Alberdi