Santa Zeziliaren omenez kantuan eta dantzan aritu dira ikasleak

Barren.eus 2017ko aza. 22a, 14:58

Elgoibar Ikastolako ikasleek goizean goizetik girotu dituzte kaleak gaur, Santa Zezilia Egunean. Mendaron ere ospatu dute musikarien zaindariaren eguna. Musika eta dantza uztartu zituzten atzo Ameikutz musika eskolako ikasleek.

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Elgoibar Ikastolako ikasle eta irakasleek kalejira egin dute goizean, Santa Zezilia Eguna dela-eta. 8:30ean batu dira Kalegoen plazan, eta musika instrumentuak joz eta kantuan egin dute ikastolara arteko bidea.
Mendaroko Ameikutz musika eskolak eta herriko dantza taldeak Zezili Donea Musikalean jaialdia eskaini zuten atzo, Goñati pilotalekuan. Musika eta dantza uztartu zituzten ikuskizunean. Ekitaldiaren amaieran, azken bi urteetan Ameikutzeko zuzendaria izan den Ion Garmendiari aitortza egin zioten egindako lanagatik, badoala jakinarazi baitu. Eskerrak eman zizkioten eta zorte ona opa bere ibilbidean.

santa zezilia elgoibar ikastola plazan

santa zezilia elgoibar ikastola maala

santa zezilia mendaro korroan

santa zezilia mendaro xirulariak

santa zezilia mendaro koroa2

santa zezilia mendaro musikariak

santa zezilia mendaro

santa zezilia mendaro 1

santa zezilia mendaro 3

santa zezilia mendaro dantza