Zuhaitz genealogikoak egiteko egungo teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak azalduko dituzte ‘Gure zuhaitzak landatzen’ ikastaroan, eta hortik aurrera norberak bere etxean lan egiteko aukera izango du. Azken helburua ekimenean parte hartzen dutenek bakoitzak bere zuhaitz genealogikoarekin lotutako proiektu bat egitea baita. Ikastaroa abenduaren 14an izango da Elgoibarko Institutuko (Meka) ordenagailu gelan. Gero, hilean behin bilduko dira segimendua egiteko, eta gehienez ere, lau hilabeteko epean bukatu da prozesu guztia. "Sekula egin ez duzun zerbait egin nahi baduzu, zeure buruari edo senitartekoei opari berezia egin nahi badiezu, atzerrian galduta duzun senitartekoren bat aurkitu nahi baduzu, familiarteko loturak sendotu nahi badituzu, edo gure historian sakondu eta aurkikuntza bitxiak egin, ez zalantzarik izan eta azaldu proiektuaren aurkezpenera", adierazi du Ibon Serranok.
Euskara izango da erreferentziazko hizkuntza eta doan izango da. Izena aurretik eman behar da.
Datorren martitzenean, azaroaren 21ean, aurkeztuko dute egitasmoa Elgoibarko Kultur Etxean, 19:00etan.
Parte hartzeko interesa izan baina aurkezpenera azaldu ezin dutenek, deitu edo idatzi -izena emateko edo zalantzak argitzeko- Elgoibarko Izarrara: 943 74 16 26 / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus (Imanol).
Ikastaro honi buruzko erreportajea BARREN aldizkarian (1054. zenb 2017-11-17 -PDF-)