Europar Batasunarekin lankidetzan, Europako Kontseiluak sustatutako ekimena dira Ondarearen Europako Jardunaldiak. Erakunde ugariren partaidetzarekin, tartean Gipuzkoako Foru Aldundia, programa honek Ondare Kulturalari buruzko sentsibilizazioan sakondu nahi du. Horretarako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eskainiko dituzten 400 proposamen baino gehiagorekin osatu dituzte jardunaldiak.
Jardunaldietan, aparteko kasuetan eta egun jakin batzuetan ateak irekita daude eta jendeari bere ondarea eta historiarekin zerikusia duten bitarteko eta baliabide batzuetara iritsi eta ezagutzeko aukera ematen zaio. Bihar, hilak 28, esaterako, Elgoibarko Makina Erremintaren Museoko ateak zabalik izango dira, eta 11:00etatik aurrera bisita gidatua eskainiko dute, debalde.
Debabarrenean egin daitezkeen hainbat kultur jarduera ere badaude jardunaldietan. Ikus hemen: www.debabarrenaturismo.com