Baguaz bidaia esperientzien zikloko lehen saioan munduan barrena egindako urtebeteko bidaiaren berri eman zuten Beñat Kondek eta Irati Altzibarrek. Oraingoan Tolosako Lander Egia etorriko da gurera, Tolosatik Tokiora bizikletaz egin zuen bidaiaren berri ematera. Urrutiko ametsa zena egi bihurtzen hasi zen 2014ko udaberrian Landerrentzat. Tolosa abiapuntu zuela, Tokiorantz abiatu zen bizikleta gainean. Bidean 28.000 kilometro eta beste horrenbeste lagun egin zituen 29 herrialde zeharkatuz. (Lander Egiak blog batean azaldu zituen bidaiako bizipenak)
19:00etan izango da ekimena, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.
Baguaz! programa Elgoibarko Izarrak antolatu eta Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak finantzatzen du.
∞ Lotura duten albisteak: