La Basu eta Aneguria rap abeslariek eta Raquel Koroma dantzariak Rap Ibiltaria eskaini zuten Elgoibarko kaleetan, joan den barixakuan, Euskalgintza eta feminismoa, eskutik helduta zikloaren barruan antolatutako ikuskizunean. (argazkiak eta bideoa dauzka)
Elgoibarko kaleak rap musikarekin jantzi zituzten euskal raparen emakume erreferentzialak diren La Basuk eta Aneguriak. Eta bi horiekin batera Raquel Koroma ere etorri zen, Sierra Leonako jatorria duen dantzari irundarra; Raquelek askotan jardun du Fermin Muguruzaren kontzertuetan.
∞ Lotura duten albisteak:
- La Basu, Aneguria eta Raquel Koromak Rap ibiltaria eskainiko dute Elgoibarko kaleetan (2017-10-18)
- Amelia Barquinek euskara generoaren ikuspuntutik aztertuko du eguaztenean Elgoibarren eskainiko duen hitzaldian (2017-10-17)
- Bertso-bazkari literarioan izena emateko azken eguna urriaren 23a da (2017-10-16)
- Bideoa: Feminismoa, euskalgintzarako gogoeta-tresna? (2017-10-09)
- 'Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta' zikloa (2017-09-27)