2018ko Elgoibarko egutegia osatzeko lehiaketako irabazleak jakitera eman dituzte

Barren.eus 2017ko urr. 22a, 10:15

2018ko Elgoibarko Udalaren egutegia osatzeko lehiaketan hemezortzi herritarrek parte hartu dute aurten -50 izan ziren iaz-, eta 69 argazki aurkeztu dituzte. Marrazki lehiaketan, berriz, 129 ikaslek parte hartu dute. Bi lehiaketetako irabazleak jakitera eman ditu Elgoibarko Udalak.

Aurtengo gaia “Elgoibarko Merkataritza eta Ostalaritza” izan da eta Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek izan dute lehiaketan parte hartzeko aukera. Pertsona bakoitzak gehienez ere, 6 argazki aurkeztu ahal izan ditu, betiere, originalak eta formatu horizontalean ateratakoak. Hemezortzi herritarrek (9 gizonezkoak eta 9 emakumezkoak) parte hartu dute, eta horiek 69 argazki aurkeztu dituzte. Iaz, 50 herritarrek hartu zuten parte eta guztira 270 argazki aurkeztu zituzten. Elgoibarko Udaleko, Ongarri elkarteko eta Txankakuako ordezkariek osatu du epaimahaia, eta hamabi argazki aukeratu dituzte egutegi handirako eta beste argazki bat eskuko egutegi txikirako.
Egutegia aurkezteko eta sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 13an izango da, 19:30ean, Kultur Etxeko sotoan.

  • Argazki lehiaketako saridunak: Julen Ansola Irureta, Gurutze Ariznabarreta Atxa (3 argazki saritu), Eulogio Mancebo Iranzo (2 argazki saritu), María Expósito Murillo (3 argazki saritu), Oier Ramos Miguel (2 argazki saritu), Imanol Cerdeira Lasheras eta  Aitor Zabala Iriondo.

egutegia elgoibar udala Aitor Zabala Iriondo

• 129 lan marrazki lehiaketan
Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean antolaturiko Marrazki lehiaketan LH5eko 129 ikaslek parte hartu dute, eta epaimahaia Udaleko ordezkariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute.

  • Marrazki lehiaketako saridunak: Ane Calleja Cámara, Ivania Alvarado Chichande, Mara Castañares Chinchilla, Aiyana Ibañez Fernandez, Geraldine Franco Chavez, Omaima Laroub, Maite Uranga Badiola, Nahia Meabebasterretxea Oñederra, Elena Amaro Martín, Ane Iriondo Osoro, Maria Ferrandez eta Jon Martín.

egutegia elgoibar Omaima Laroub MARRAZKIA

 egutegia elgoibar Naia Meabebasterretxea Oederra MARRAZKIA

Lotura duten albisteak: