Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

motxilaren umea film laburra elgoibarHogeita bi minutuko film laburra da Motxilaren umea eta euskal presoen sakabanaketaren gaia lantzen du. Elgoibarko Sarek antolatuta, barixaku honetan (urriak 20) eskainiko dute Musika Eskolako auditoriumean.

Film pedagokikoa da Motxilaren umea, haurrentzat zuzendutakoa. Rita Naveirak (Barakaldo, 1974) zuzendu du eta helburu garbia du: gainerako haurrek enpatiaren bidez ulertzea gurasoren bat urrun duten haurrek bizi duten egoera. Elgoibarko Sarek antolatu du emanaldia eta Inazio Bereziartua Musika Eskolako auditoriumean izango da, urriaren 20an, 19:30ean.

• Imanol Iparragirreren bizipenak
Dokumentala janzteko Imanol Iparragirre preso izandakoa gonbidatu dute ekitaldira. Bizipen pertsonalak kontatuko ditu Iparragirrek. Espetxean zela izan zen Imanol aita, eta bere bi semeek eta eurek egoera hura nola bizi izan zuten kontatuko du. Dokumental honekin gai hau eskoletan lantzea nahi dute dokumentalaren sustatzaileek, Kurkuluxetan kultur elkartekoek.
Hona hemen, Rita Vaveirak Berria egunkariari eskainitako elkarrizketa

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza