Argazkilari amateur gisa hasi zen Daniel Sanchez, 2005. urtean, eta urtebeteko epean hodarifotoblog.com domeinua sortu zuen, bere argazkiak erakusteko. 2009. urtetik aurrera, Carlos Canovasekin jardun zen argazkilaritzan trebatzen eta ordutik hainbat lekutan izan ditu ikusgai bere lanak, besteak beste Tiranan (Albania), Meldoilan (Italia), Zarautzeko Torre Luzean eta Zizur Nagusian, egun bera bizi den herrian.
Elgoibarko erakusketa, Tokibanatutako Mundua izenekoa, gaur (urriak 6), 19:30ean zabalduko dute, eta aurkezpenean izango da argazkilaria bera ere.
Astelehenetik zapatura, 18:30etik 20:30era (jaiegunetan itxita egongo da) egongo da zabalik erakusketa, urriaren 21era bitartean.