Nerea Sasiain hirugarren sailkatu da Euskadiko Soinu Zahar Txapelketan

Barren.eus 2017ko urr. 3a, 21:11

Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako Nerea Sasiain dantzariak hirugarren egin zuen, bigarren urtez jarraian, Euskadiko Soinu Zahar Txapelketan. Gaizka Urangak, berriz, Gipuzkoako Aurresku Txapelketako finalean parte hartu zuen.

Gipuzkoako Aurresku eta Euskadiko Soinu Zahar txapelketak jokatu ziren zapatuan, Pasai Antxoko Ibaiondo frontoian. Inazio Bereziartua eskolak bi ordezkari izan zituen bi txapelketetan, Nerea Sasiain Euskadikoan eta Gaizka Uranga Gipuzkoakoan. Euskadiko XI. Soinu Zahar Txapelketan hamaika neska aritu ziren eta Izar Etxeberria oiartzuarra gailendu zen, bosgarren urtez. Katerin Artola oiartzuarra sailkatu zen bigarren postuan eta Nerea Sasiain elgoibartarrak lortu zuen hirugarren postua, iazko txapelketan lortu zuen postu errepikatu zuen, hain zuzen ere.
Euskadiko XXXVII. Gipuzkoar Aurresku Txapelketari dagokionez, Gaizka Uranga izan zen leihatu ziren gizonezkoetan gazteena, eta ozta-ozta ez zen sailkatu onenen artean. Errenteriako Beñat Salegik irabazi zuen txapela (argazkiak eta informazio osoagoa oarsoaldea.hitza.eus). Inazio Bereziartua eskolako arduradunek azaldu dutenez, dantzariak uda osoan egon dira txapelketa honetarako entsegatzen.

Euskadiko Aurresku SoinuZaharTxapelketa sasiain uranga familiagaz

Lotura duten albisteak: