Uxue Alberdik Mari Luz Esteban elkarrizketatuko du 'Feminismoa, euskalgintzarako gogoeta-tresna?' solasaldian

Barren.eus 2017ko urr. 3a, 12:10

Uxue Alberdi bertsolari eta idazle elgoibartarrak Mari Luz Esteban antropologoari egingo dion elkarrizketarekin hasiko da eguazten honetan, urriaren 4an, Euskalgintza eta feminismoa, eskutik helduta zikloa.

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udaleko Euskara eta Berdintasun sailek antolatu dute elkarlanean aurtengo zikloa, 'Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta' izenekoa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

• Zikloko lehen saioa, eguaztenean

Feminismoa, euskalgintzarako gogoeta-tresna? izenburua jarri diote zikloko lehen saioari. Euskalgintza eta feminismoa uztartzen dihardute aurtengo zikloan. Baina, badago loturarik bien artean? Zer dute elkarrengandik ikasteko? galdera horiek eta beste asko egingo dizkio Uxue Alberdik Mari Luz Esteban idazle eta antropologoari egingo dion elkarrizketan. Esteban pentsalari feminista da, sortzez Pedrosa de Valdeporresekoa (Burgos, Espainia) eta ageri-agerikoa du euskaltzaletasuna. Bi mugimenduen arteko harremanez, sinergia posibleez, elkarrengandik ikas dezaketenez, oztopoez, etorkizuneko kezkez eta erronkez arituko da Elgoibarren.

  • Eguna: urriak 4, asteazkena
  • Ordua: 19:00
  • Tokia: Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi-gela
  • Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea, Elgoibarko Udaleko Euskara Saila eta Elgoibarko Udaleko Berdintasun Saila.
  • Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.