Publikoak erantzun ona eman du Sotoko Hotsak eta Gararock musika jaialdietan

Barren.eus 2017ko ira. 28a, 07:21

Musikaren asteburua izan da joan den hau Elgoibarren eta Mendaron, Sotoko Hotsak eta Gararock musika jaialdiei esker. Antolatzaileak pozik daude izan duten harrerarekin.

Ostegunean, Audience taldea aritu zen Herriko Antzokian, eta barixakuan, Aton Rhumba Sotoan, eta gozatu ederra hartu zuten batera zein bestera bildutakoek.
Bi egunean, 200 bat lagun batu zituen Sinuosek urtero antolatzen duen Sotoko Hotsak jaialdiko aurtengo ekinaldiak.
Mendaron, berriz, bigarren urtez antolatu zuten Gararock jaialdia Garagartza auzoan, eta herritarrek emandako erantzunarekin oso gustura agertu dira antolatzaileak. Eguraldi ona lagun, estreinako edizioan baino jende gehiago batu zen jaialdira, inguruko herrietakoak asko, eta giro polita sortu zen. Antolatzaileek sei rock talde gonbidatu zituzten eta herriko hiru nerabek osatutako Jo ta Ito taldeari ere eman zioten jendaurrean aritzeko aukera. Horrek berak gaztetxo asko erakarri zituen Garagartzara. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete antolakuntza lanetan aritu diren boluntarioei -hogeita bost bat lagun- gonbidatuei eta publikoari.

gararock mendaro 2

gararock mendaro jota