Maria Moliner Saria jaso du Elgoibarko liburutegiak

Barren.eus 2015ko mar. 18a, 13:42

Maria Moliner Saria jaso du Elgoibarko Gotzon Garate Udal liburutegiak, Erraz irakurtzea gustatzen zaigu izeneko egitasmoari esker. Espainiako Kultura Ministerioak banatzen ditu sariok, irakurzaletasuna sustatzeko egitasmorik onenak saritzeko

Espainiako Kultura Ministerioak antolatutako Maria Moliner Sarietan 50.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrietan, irakurtzeko zaletasuna sustatzeko, liburutegi publikoek antolatzen dituzten egitasmoak saritzen dituzte. 1998. urtean hasi ziren saria banatzen eta Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegia saritu dute aurten. Errekonozimenduaz gainera, gazte-literaturako liburu-sorta bat jasoko dute saritzat. 

• Erraz irakurtzea gustatzen zaigu

Erraz irakurtzea gustatzen zaigu egitasmoari esker jaso du saria Elgoibarko liburutegiak. Duela bi urte jarri zuten abian, irakurtzeko edo ulermenerako zailtasunak dituzten pertsonei laguntzeko. Eguneko Zentroko erabiltzaileekin hasi zituzten lehen saioak, baina beste kolektibo batzuetara ere zabaldu nahi dute egitasmoa. Esaterako, Zereginen Ikaskuntzarako Gelako (Z.I.G.) ikasleak ere batu dira egitasmora, eta eguaztenero elkartzen da ikasle talde bat liburutegian. 

2015 03 18 mariamolinersarialiburu