Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

euskalgintza feminismo sustatzaileak elgoibar izarraUxue Alberdi bertsolari eta idazle elgoibartarrak Mari Luz Esteban antropologoari egingo dion elkarrizketarekin hasiko da gaur zortzi, urriaren 4an, Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta  izeneko zikloa.

Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta izeneko zikloa Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udaleko Euskara eta Berdintasun Sailek antolatu dute elkarlanean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Euskalgintza eta feminismoa izango dira zikloaren osagai nagusiak, eta, besteak beste, bien arteko harremanak, sinergiak, kezkak edo erronkak aztertuko dira. "Finean, bi mugimenduak batera eta eskutik helduta plazaratzeko saiakera da prestatu dugun programa", esan dute antolatzaileek. Urriko zikloa, urtero moduan, Gotzon Garate idazle eta euskaltzale zenaren oroimenez antolatzen dute, eta aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da.
• Uxue Alberdi eta Mari Luz Estebanen arteko solasaldia
Feminismoa, euskalgintzarako gogoeta-tresna izenburua jarri diote zikloko lehen saioari, Uxue Alberdi eta Mari Luz Estebanen arteko solasaldiari. Mari Luz Esteban pentsalari feminista da, sortzez Pedrosa de Valdeporreskoa (Burgos, Espainia) eta ageri-agerikoa du euskaltzaletasuna. Bi mugimenduon arteko harremanez, sinergia posibleez, elkarrengandik ikas dezaketenez, oztopez, etorkizuneko kezkez eta erronkez arituko da, Uxue Alberdiren galderei erantzunez. Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango da saioa, 19:00etan.

feminismo euskalgintza elgoibar izarra 1saioa kartela

Euskalgintza Feminismoa elgoibar izeta kartela

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza