9:00etatik 11:00ak bitartean egin beharko dira izenemateak, udaletxeko sarreran, eta lanak frontoian aurkeztu beharko dira 13:00etatik 14:00ak bitartean. Epaimahai tekniko batek aukeratuko ditu gero lanik onenak, eta 14:30ean egingo dute sari banaketa. Aukeratutako lanekin erakusketa antolatuko du gero Udalak, urriko lehen hamabostaldian, eta behin erakusketa amaituta, azaroaren 30a arteko epea izango dute parte-hartzaileek euren lanak jasotzeko. Hori bai, irabazlearen lana Udalak hartuko du jabetzan. Irabazleak 600 euro jasoko ditu dirutan eta lehenengo eta bigarren accesitek 300na euro. 14 urtez beherakoetan bi sari banatuko dituzte.