Atom Rhumbak kontzertua eskainiko du gaur Kultur Etxeko sotoan

Barren.eus 2017ko ira. 22a, 13:07

Sinuöse kolektiboak antolatutako Sotoko Hotsak zikloko bigarren eta azken emanaldia eskainiko du Bilboko Atom Rhrumba taldeak, gaur gauean, Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan.

Gernikako Audience taldeak Herriko Antzokian eskaini zuen emanaldiarekin hasi zen atzo (argazkiak beherago) 2017ko Sotoko Hotsak musika zikloa. Gaur ohiko eszenatokira, sotora, bueltatuko da musika. Ibilbide luzea eta emankorra egin duen Atom Rhumba taldeak eskainiko du kontzertua, 23:00etan. Rocka ulertzeko modu propioa dute, eta zortzi disko kaleratu dituzte 1996an Bilbon hasi zirenetik gaur arte. Amerikako musika beltzaren eta 50 eta 60. hamarkadetako musikaren eragina du taldeak, eta, harekin batera, espontaneitatearen arma zorrotza. Hiru manamenduk agintzen dute taldean. Lehena, erraietatik ateratzen zaien musika egitea. Bigarrena, taldea norbanakoaren aurretik jartzea, beti. Hirugarrena, agertokira itxuroso ateratzea: bizarra ondo moztuta eta zapatak eta alkandora soinean dutela. Rober, Joseba Irazoki, Felix Buff, Jaime Nierto eta Iñigo Cabezafuego dira taldekideak.
Elgoibarko kontzerturako sarrerak 5 euroan jarri dituzte salgai.

 audience sinuose elgoibar jonpu 2

audience sinuose elgoibar jonpu

audience sinuose elgoibar jonpu 1