Rock zaleak prest daude Gararock jaialdiari ekiteko

Barren.eus 2017ko ira. 21a, 17:31

Gararock jaialdiaz gozatzeko aukera izango da zapatuan (irailak 23) Mendaron, Garagartzako plazan. Bigarren edizioan zazpi taldek eskainiko dituzte kontzertuak.

17:00etan hasiko da jai-giroa Garagartzako plazan eta 18:00etan emango diote hasiera bigarren Gararock jaialdiari, Jon Gurrutxaga eta Keu Agirretxeak. Eta ordutik goizaldeko ordubiak aldera arte, eten gabe arituko dira talde gonbidatuak. Kartel oparoa osatu dute antolatzaileek: Jon&Keu, Las Morenas, Screamin Targets, Kabbalah, Sonic Trash eta The Lookers gonbidatu dituzte eta Jo ta Ito herriko talde hasiberriari ere emango diote aukera zuzenean aritzeko.
Food Truck furgoneta ere ekarriko dute aurten; Jateko berezia, kontzertu berezi baterako.

 Informazio osoagoa BARREN aldizkarian argitaratutako erreportajean (1047. zenb. -PDF-)

Hona hemen Gararock jaialdiko egitaraua:

  • 17:00 Haurrentzako tailerra.
  • 18:00 Jon & Keu, musika eskolako terrazan.
  • 19:00 Las Morenas, Garagartzako plazan.
  • 20:00 Screaming Targets, terrazan.
  • 21:30 Jo Ta Ito, plazan.
  • 22:15 Kabbalah, plazan.
  • 23:30 Sonic Trash, plazan.
  • 1:00 The Lockers, plazan.

gararock mendaro taldea danak h1

GARAROCK2017Mendaro kartela