Zesta puntari buruzkoa da Jai alai Blues dokumentala. Herriko Antzokian eskainiko dute gaur, 21:30ean, baina ez da emanaldi aurrunta izango. Izan ere, dokumentala ikusi ahala, abestiak joko ditu zuzenean Gernikako Audience taldeak. Hala, irudiak eta musika uztartuko dituzte, eta publikoak zesta puntaren historian zehar bidaiatzeko aukera izango du. Dokumentalerako musikaz aparte, euren abestiak ere eskainiko dituzte. Irakurri hemen Ager Isunza Audience taldeko kideak kontzertu honen inguruan BARREN aldizkariari emandako elkarrizketa.
• Atom Rhrumba, barixakuan
Barixakuan, berriz, Bilboko Atom Rhumba taldeak kontzertua emango du, Kultur Etxeko sotoan, 23:00etan. Sinuöse kolektiboak antolatutako Sotoko Hotsak zikloko bigarren eta azken emanaldia izango da. Eskarmentu handiko musikariek osatzen dute Atom Rhrumba, eta Ibilbide luzea eta emankorra egin dute. Rocka ulertzeko modu propioa dute, eta zortzi disko kaleratu dituzte. Sarrerak 5 euroan jarri dituzte salgai.