Frankismoaren biktimak omentzeko ekitaldia egingo dute zapatuan

Barren.eus 2017ko ira. 15a, 11:35

Frankismoaren biktimak oroitzeko Taupadak eta Elgoibar1936 taldeek antolatutako ekitaldiak zapatuan (irailak 16) hasiko dira.

Zapatuan, 21:00etatik aurrera, kandela gorriak piztuko dituzte, eta minutu bateko isilunea gordeko dute Kalegoen plazan. Ondoren, rantxo afaria egingo dute Elgoibarko parrokiko arkupeetan. Afaritarako txartelak 10 euroan jarri dituzte salgai Jai Alai eta Lanbroa tabernetan. Antolatzaileek eskatu dute 1936 garaiko jantziekin joateko afaritara.
Irailaren 22an, bestalde, ELE!! Lorca-Lauaxeta ikuskizuna ikusteko aukera izango da Herriko Antzokian, eta irailaren 23rako, berriz, ekitaldia antolatu dute hilerrian, Duintasunaren Kolunbarioan.

Lotura duten albisteak: