Ekimen hau Elgoibarko hainbat idazlek eta literatura zalek osatzen duten Hamaika Litera ekimenaren parte da, eta ziklo bati hasiera emango dion estreinakoa izango da. Lehen saio horretan, Arantxa Iturbek eta Harkaitz Canok Elgoibarrerako propio sortutako saioa eskainiko dute. Idazlea da Cano, irratilaria Iturbe. Elkartzen dira tarteka airean literatura idazteko asmoz. Literatura eta irratiari buruzko elkarrizketa ez-ohizko bat eskainiko dute Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako auditoriumean, irailaren 20an, 19:00etan hasita.
• Kirmen Uribe eta Alaine Agirre
Hamaika literak antolatutako zikloko bigarren saioan, azaroaren 15ean, Kirmen Uribe eta Alaine Agirre idazleak izango dira, eta abenduaren 15ean, Asier Serranoren poesia-errezital musikatua.