Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

folklore elgoibar maala txuvaxiaElgoibarko Nazioarteko 31. Folklore Jaialdia egin zuten barixaku gauean, estreinakoz Maalako parkean. Haritz Euskal Dantzari Taldeak eskaini zuen emanaldiarekin batera, Indiako eta Txuvaxiako taldeek euren folklorea erakutsi zuten Angelo Iriondori eta Jose Inazio Sarasuari eskainia egon zen saioan.

Haritzekoek Maalan jarri zituzten eserleku guztiak bete ziren atzo, eta lagun dezentek zutik jarraitu zuten folklore erakustaldia. 1987an egin zen lehen aldiz Nazioarteko Folklore Jaialdia Elgoibarren, orduan Ikastolako frontoian egin zen. Bigarren ediziotik 2016ra arte Olaizaga kiroldegian egin da eta aurten toki berria estreinatu dugu: Maalako parkea. Jaialdia herrira gerturatu nahi izan du Haritz Euskal Dantzari Taldeak.

Azken urte honetan Nazioarteko Folklore Jaialdi honekin ezinbesteko lotura izan duten bi lagun izan zituzten gogoan aurtengo emanaldian, Angelo Iriondo eta Jose Inazio Sarasua. Iriondok lehen 13 edizioetan aurkezlel anak egin zituen eta Sarasua Haritzeko zuzendaria, txistularia, gidaria eta "laguntzaile ordezkaezina" izan zen. "Bere ekimenez abiatu zen jaialdi hau eta bere kemen eta lanarekin joan zen hazten. Bereziki gogoratu nahi ditugu eta jaialdia beraiei eskaini diegu". Saioaren amaieran, Jose Inazio Sarasua zenaren alarguna eta bere anaia igo ziren oholtzara eta lore sorta bat eta oroigarri bat oparitu zieten Haritzekoek ikusleen txalo zaparrada artean.

folklore elgoibar maala india

folklore elgoibar maala txuvaxia jausia

folklore elgoibar maala haritz

 folklore elgoibar maala sarasua 

∞ Lotura duten albisteak:

Gida komertziala

Gida komertziala 2017

 

GUREAN.EUS

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza