San Fermin festez gozatu dute txikienek Elgoibarren eta Mendaron

Barren.eus 2017ko uzt. 7a, 14:55

Elgoibar eta Mendaroko kaleetara ere ailegatu da San Fermin festa sonatuen oihartzuna. Bi herrietako udaletxeetako balkoietatik bota dituzte txupinazoak, pregoia irakurri dute gero, eta zezenen aurrean antxitxika ibili dira azkenik.

Elgoibako eta Mendaroko udako aisialdi eskaintzan parte hartzen diharduten dozenaka umek San Fermin Txiki Eguna ospatu dute gaur. Zuri-gorriz jantzita, San Fermin festetako giroan murgildu dira goizean. Entzierroa korritzeko beroketak egin dituzte, pregoia irakurri -bertsotan egin dute Mendaron-, eta txupinazoa ere bota dute udaletxeko balkoitik. Gero, entzierroa korritu aurretik lasterkariek San Fermini abesten dioten abestia kantatu dute umeek, eta zezenen aurretik korrika egin dute.

 san fermin txiki elgoibar

san fermin txiki mendaro