Napoka Iriak azken kontzertua emango du gaur, Eibarko Coliseo antzokian

Barren.eus 2017ko uzt. 7a, 06:52

Napoka Iria bikoteak gaur iluntzean eskainiko du azken kontzertua, Eibarren, Coliseo antzokian.

Ander Mujika eta Miren Narbaiza hainbat proiektutan murgilduta ibili dira azken urteotan, eta bitartean, Napoka Iria isilik egon da. Bi urteko atsedenaldiaren ondoren, Napoka Iria bertan behera uztea erabaki dute. Gaur emango diote amaiera, beraz, hamabi urteko ibilbideari. Ibilbide horretan bidelagun izan dituzten hainbat musikarirekin eskainiko dute kontzertua. 20:30ean izango da Eibarko Coliseo antzokian.
Agur kontzerturako sarrerak kutxabank.es webgunean eros daitezke aurrez.

Hona hemen Ander Mujikak BARREN aldizkariari eskainitako elkarrizketa (1041. zenbakia. 2017-06-30 -PDF)
EITB Kultura Transit telebista saiokoek Napoka Iria taldearen ibilbideaz eta agurraz eginiko erreportajea:

Lotura duten albisteak: