Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak antolatuta, uztailaren 1ean hasiko dira aire libreko zine emanaldiak. Elgoibarko alkate Ane Beitiak azaldu duenez, kultura kalera ateratzeko antolatzen dute ekimen "arrakastatsu" hau. Iaz, batez beste, 450 lagun inguru joan ziren emanaldietara. Kalegoen plazan 700 bat lagunentzako lekua izango dute zine zaleek. Udalak 500 lagunentzako eserlekuak jarriko ditu, eta plaza inguruko tabernarien laguntzaz 200 lagun gehiagorentzako lekua egin dezaketela azaldu dute.
Iaz hasitako bidetik, filmak bereizmen handian eskainiko dituzte, Blu-Ray formatuan.
Uztaileko asteburuetan abenturaz eta umorez beteriko hamar filma emango dituztela azaldu dute udal arduradunek gaur egin duten aurkezpenean. Horietatik hiru euskaraz emitituko dituzte, lau animaziozko filmak izango dira eta zazpi adin guztiei zuzendutakoak izango dira.
Barixaku eta zapatu iluntzetan izango dira saio gehienak, 22:30ean, eta emanaldi egunean euria egiten duen egunetan, proiekzioak atzeratu egingo dituzte.
2017ko Aire Libreko Zinean eskainiko dituzten 10 filmeen sinopsiak (PDF)
- Uztailak 1, zapatua, La La Land
- Uztailak 7, barixakua, Los Del Tunel
- Uztailak 8, zapatua, Monster Trucks
- Uztailak 14, barixakua, Memoriaren Ganbaratik
- Uztailak 15, zapatua, Trolls
- Uztailak 22, zapatua, Vuelta a casa de mi madre
- Uztailak 23, domeka, Ballerina
- Uztailak 28, barixakua, Un Monstruo viene a verme
- Uztailak 29, zapatua, Zikoinak
- Uztailak 30, domeka, Cantabrico