Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 ehun kilo mutriku gaztetxea begipuntuan jonzabalaMendaroko santana jaietan oparoa eta aniztasun handikoa izango da musika eskaintza. Elgoibarko Ehun Kilo taldeak joan den domekan eman zuen itzulerako lehen kontzertua Mutrikuko gaztetxean, eta Mendaron ere joko dute santanetan. Huntza, Anestesia edo Kraussk moduko taldeek ere eskainiko dute kontzertua Mendaroko jaietan.

Musika eskaintza ugaria prestatu du Mendaroko Udalak aurtengo santana jaietarako. Koadrilen Egunean, uztailaren 22an, hiru taldek parte hartuko dute kuadrilen arteko playback txapelketaren ostean hasiko den kontzertuan. Doinu gogorrak nagusi izango diren jaialdian Ehun Kilo talde mitikoa izango da oholtza gainera igoko den lehena. 1997ko urrian eskaini zuen Ehun Kilok azken kontzertua Elgoibarko gaztetxean, eta hogei urteren ostean berriz elkartu da taldea. Domekan eman zuten itzulerako lehen kontzertua Mutrikuko gaztetxean. Itzulera puntuala izango dela adierazi du Jon Zabala taldeko abeslariak. Hatortxu Rock jaialdiak 20 urte beteko ditu aurten, eta antolatzaileek han parte hartzeko eskatu diete. Domekako kontzertua Rock jaialdirako entsegua izan behar zen hasieran, baina azkenean jendaurreko entsegua izan zen. Era berean, Hatortxu Rock jaialdian uztailaren 28an emango duten kontzertua izan behar zen Ehun Kilo zuzenean ikusteko azken aukera, baina Mendaroko jaietan ere izango da taldearen abesti ezagunenak zuzenean entzuteko aukera.

ehun kilo mutriku kontzertuan
• Hardcorea euskaraz
Anestesia eta Kraussk taldeek ere parte hartuko dute Koadrilen Eguneko emanaldian. Euskal Herriko metal-hardcore eszenan pisu handiko taldea izan da Anestesia taldea, besteak beste, thrasha eta hardcorea euskaraz lantzeko aurreritziak apurtu zituztelako. Azken urteetako ixilunea apurtu, eta Anestesia 2015ean itzuli zen eszenatokietara. 25 urteko ibilbidean, bederatzi disko kaleratu ditu laukote zarauztarrak, Zirkulutik Espiralea 13 abestiz osatutako diskoa azkena. Kraussk taldea, berriz, 2009an Mutrikun sortutako metal talde gaztea da.

anestesia mendaroraHuntza taldearen folk doinuak
Uztailaren 23an, zahartzaroari omenaldia egiteko egunean, Energy Show Orkestrak jarriko du musika. Haurren Egunean (uztailak 24), berriz, azken aldian sona handia lortu duen Huntza taldeak emango du kontzertua Mendaron. Huntza 2014an Bilbon sortutako musika taldea da, unibertsitate giroan elkartutako sei gazte gipuzkoarrek osaturikoa. Oholtza gainera salto egin zuten lehen emakumeak omentzen dituen Aldapan gora abestiarekin egin da ezagun batez ere taldea. Mutrikun grabatu zuten bideoklipa.
Santixo Egunean, uztailaren 25ean, Basajaun eta Akerbeltz taldeek eskainiko dituzte kontzertuak. Basajaun urtetan Euskal Herriko plazetan erromeri eta kontzertutan aritu den taldea da, eta Bilboko Akerbeltz taldeak Euskal Herriko musika talde ezagunen bertsioak jotzen ditu zuzenekoetan: Betagarri, Fito, Piperrak, Kerobia, Esne Beltza, Ken Zazpi, Parabellum, e.a. Eta, azkenik, Joselu Anaiek girotuko dute Santana Eguneko giroa, uztailaren 26an.

 

 

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza