Iñaki Perurenak harriarekin duen maitasun istorioari buruz berba egingo du eguenean

Barren.eus 2017ko eka. 19a, 11:27

Tertuliak programaren barruan, Iñaki Perurena harri-jasotzaileak hitzaldia eskainiko du datorren eguenean, ekainak 22. Emankizun poetikoa izango da. Harria, maitasun istorioa izenburupean, harria metafora bihurtuko du Perurenak, eta harriarekin izan duen istorioa modu berezian azalduko du.

Iñaki Perurenak ondorengoa esan du Elgoibarren emango duen hitzaldiari buruz: "harria urteetako bidelaguna izan da; bizi osoa daramat harriarekin, eta berarekin jarraitu nahi dut. Ezingo nuke sufritu nire harri gainean hautsa ikustea eta, era berean, hautsak harrotu nahi nituzke. Arnas berritzeak bizia ematen dit, eta ingurukoek ere neurri batean hori bizitzea nahiko nuke".
Saioa 18:30ean izango da, Kultur Etxeko sotoan, eta Tertuliak egitasmoak antolatu duen arren, saio irekia izango da.

Tertuliak programa Elgoibarko Izarrak, Elgoibarko Udalak, AEK euskaltegiak eta Udal Euskaltegiak kudeatzen dute elkarlanean. Saio hau antolatzeko Udaleko Kultura Sailaren laguntza jaso dute.

iñaki perurena elgoibarko izarra kartela