Kalegoen plaza jendez gainezka, Celtas Cortos eta Elgoibarko Udal Musika Bandaren kontzertuan

Barren.eus 2017ko eka. 16a, 23:52

Celtas Cortos musika taldeak eta Elgoibarko Udal Musika Bandak elkarrekin eskaini duten kontzertuak jendetza batu du Kalegoen plazan.

Valladolideko Celtas Cortos taldearen abesti ezagunenak musika bandarekin joteko egokituta entzun dituzte plazan batu diren adin guztietako herritarrek. Celtas Cortoseko taldekiek hasi dute kontzertua, eta hiruzpalau abesti jo ostean igo dira eszenatokira Elgoibarko Udal Musika Bandako kideak. Aurrerago Celtas Cortoseko abeslari Jesus Cifuentesek banan banan aurkeztu ditu Bandako kide guztiak. Atera duten azken diskoko, Contratiempos izenekoa, abestiak jo dituzte hasieran, euren abesti ezagunenekin tartekatuta.

Lotura duten albisteak:

celtas cortos elgoibar udal musika banda

celtas cortos elgoibar udal musika banda agurra

celtas cortos elgoibar udal musika banda plaza